SELEKZIOEN ARTEKO 2015eko MUNDUKO XAKE TXAPELKETA IREKIA.

(2015eko apirilaren 19tik 28ra, Armeniako Tsaghkadzor hirian).

 

 

 

            1.610 biztanleko hiri txiki honetan jokatu da Selekzioen arteko Munduko Xake Txapelketa Irekia.

 

2015-04-28: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA).

 

            Txina  (13) – India (7): 3-1.

            Estatu Batuak (8) – Kuba (7): 3-1.

            Hungaria (8) – Ukrania (11): 2-2.

            Errusia (9) – Israel (7): 2-2.

            Armenia (9) – Egipto (1): 2’5-1’5.

 

AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Txina – 15 puntu.

2)    Ukrania – 12 puntu.

3)    Armenia – 11 puntu.

4)    Errusia – 10 puntu.

5)    Estatu Batuak – 10 puntu.

6)    Hungaria – 9 puntu.

7)    Israel – 8 puntu.

8)    Kuba – 7 puntu.

9)    India – 7 puntu.

10) Egipto – Puntu bat.

 

TXINA SELEKZIO TXAPELDUNEKO JOKALARIAK.

 

Ding Liren.jpg

 

Liren Ding, 22 urte, 2.751 FIDE elokoa.

 

Yu Yangyi.jpg

 

Yangyi Yu, 20 urte, 2.724 FIDE elokoa.

 

Bu Xiangzhi Mtel Masters.jpg

 

Xiangzhi Bu, 29 urte, 2.681 FIDE elokoa.

 

 

Yi Wei, 15 urte, 2.703 FIDE elokoa.

 

Chen Wang, 1993. urtean jaioa (22 urte egin edo eginen ditu 2015ean), 2.531 FIDE elokoa.

 

MUNDUKO LEHENENGO TITULUA TXINARENTZAT.

 

            Txinak bere lehenengo titulua lortu zuen, selekzio oso gaztearekin. Etorkizun handia sumatzen zaio Txinari. Hirugarren zerrendaburua zen.

 

            Bigarren zerrendaburua Ukrania zen eta postu hori eskuratu zuen bukaeran.

 

            Armenia bosgarren zerrendaburua zen, baina podiumean sartzea erdietsi zuen, azkeneko txandan Egipto azkeneko selekzioari ozta-ozta irabazita.

 

            Errusia zen ranking-eko lehena, baina beste behin erakutsi zuen hori ez dela nahikoa. Podium-etik kanpo geratzea porrota izan zen.

 

            Ukrania selekzio txapeldunordeko jokalariak hauek izan ziren: Ruslan Ponomariov (2.713), Vassily Ivanchuk (2.731), Pavel Eljanov (2.733), Yuriy Kryvoruchko (2.686) eta Alexander Moiseenko (2.697).

 

            Armenia hirugarren sailkatutako selekzioko jokalariak hauek izan ziren: Levon Aronian (2.770), Gagriel Sargissian (2.674), Sergei Movsesian (2.665), Vladimir Akopian (2.656) eta Hrant Melkumyan (2.651).

 

            Errusia aurreko txapeldun eta selekzio faborito nagusiko jokalariak hauek izan ziren: Alexander Grischuk (2.794), Segey Karjakin (2.757), Evgeny Tomashevsky (2.745), Dmitry Jakovenko (2.744) eta Nikita Vitiugov (2.736). Errusia laugarren geratu zen, podiumetik kanpo.

 

TXAPELKETAREN HISTORIA.

1985. urtean, Suitzako Lucerna hirian: Sobiet Batasuna, garaile; Hungaria, bigarren; Ingalaterra, hirugarren.

 

1989. urtean, Suitzako Lucerna hirian: Sobiet Batasuna, garaile; Yugoslavia, bigarren; Ingalaterra, hirugarren.

1993. urtean, Suitzako Lucerna hirian: Estatu Batuak, garaile; Ukrania, bigarren; Errusia, hirugarren.

 

1997. urtean, Suitzako Lucerna hirian: Errusia, garaile; Estatu Batuak, bigarren; Armenia, hirugarren.

 

2001. urtean, Armeniako Yerevan hirian: Ukrania, garaile; Errusia, bigarren; Armenia, hirugarren.

2005. urtean, Israelgo Beer Sheba hirian: Errusia, garaile; Txina, bigarren; Armenia, hirugarren.

 

2010. urtean, Turkiako Bursa hirian: Errusia, garaile; Estatu Batuak, bigarren; India, hirugarren.

 

2011. urtean, Txinako Ningbo hirian: Armenia, garaile; Txina, bigarren; Ukrania, hirugarren.

2013. urtean, Turkiako Antalya hirian: Errusia, garaile; Txina, bigarren; Ukrania, hirugarren.

 

2015. urtean, Armeniako Tsghkadzor hirian: Txina, garaile; Ukrania, bigarren; Armenia, hirugarren.

 

PALMARESA.

1)    Errusia – 4 titulu.

2)    Sobiet Batasuna – 2 titulu.

3)    Armenia – Titulu bat.

4)    Estatu Batuak – Titulu bat.

5)    Txina – Titulu bat.

6)    Ukrania – Titulu bat.

 

            2015-04-28.

 

                Iturria: “http://wtcc2015.am/static/article/41?lang=en” webgunea.